ZER DA KONFEDERAZIOA?

Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioa esparru bateratu bat da, Espainiako Estatuko lankidetza- eta elkartasun-fondo guztiak koordinatzen eta ordezkatzen dituena, interes komunei eragiten dieten gai garrantzitsu guztietan.

JATORRIA

Fondoen Konfederazioa 1995eko irailaren 19an sortu zen, lankidetza-fondoen artean, jatorri desberdina izan arren, planteamenduetan zegoen adostasun zabalaren ondorioz, eta xedea izan zen legez eratutako fondoak bildu eta batera ordezkatzea, kide bakoitzaren independentzia eta nortasuna errespetatuta uneoro.

Kide sortzaileak hauek izan ziren:

  • Fons Català de Cooperació al Desenvolupament.
  • Euskal Fondoa. Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkartea.
  • Fons Valencià per la Solidaritat.
  • Fons Mallorquí de Solidaritat i Cooperació.
  • Fons Menorquí de Cooperació.

HELBURUAK

Konfederazioaren eginkizunak honako helburu hauek lortzeko dira:

  • Legez eratutako FONDOAK biltzea eta haien ordezkaritza bateratua bere gain hartzea, funtsen interesei eragiten dieten erabaki garrantzitsuak hartuz.
  • Lankidetza deszentralizatua sustatzen laguntzea kideen lurralde-esparruen barruan, bai eta esparru horietatik kanpo ere.
  • Elkarrengandik ikasteko ekintzak koordinatzea
  • Solaskide izatea Estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeetan, bat datozen planteamenduekin.
  • Garapenerako nazioarteko lankidetza-jarduera partekatuak sustatzea.

GOBERNU- ETA ADMINISTRAZIO-ORGANOAK

Konfederazioaren gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Kontseilu Konfederala dira.

  • Batzar Nagusia Fondoen Konfederazioaren organo gorena da, eta konfederazioa osatzen duten fondo guztiek osatzen dute. Erabakiak kide guztiak ados jarrita hartzen dira, eta guztiek bete beharrekoak dira.
  • Kontseilu Konfederala Konfederazioaren gobernu- eta administrazio-organoa da, Batzar Nagusiak aukeratzen du lau urterako, eta kide diren fondoek ordezkari bana dute. Egun, karguak honela banatuta daude, ordezkariak fondoetako lehendakariak izanik:

Juan Antonio González Pérez. Nigrángo alkatea

Lehendakaritza: FONDO GALEGO DE COOPERACIÓN E SOLIDARIEDADE

María Consuelo Angulo Luna. Xátivako alkateordea

Lehendakariordetza: FONS VALENCIÀ PER LA SOLIDARITAT

María Teresa París Blanco. Redondela zinegotzia.

Idazkaritza: FONDO GALEGO DE COOPERACIÓN E SOLIDARIEDADE

Ana Ribas Alonso. Sant Josep de sa Talaiako zinegotzia

Diruzaintza: FONS PITIÚS DE COOPERACIÓ

Rosario Cordero Martin. Cáceresko Diputazioko lehendakaria

A bokaltza: FELCODE, FONDO EXTREMEÑO LOCAL PARA LA COOPERACIÓN AL DESARROLLO

Ignacio Caraballo Romero. Huelvako Diputazioko lehendakaria

B bokaltza: FAMSI, FONDO ANDALUZ DE MUNICIPIOS PARA LA SOLIDARIDAD INTERNACIONAL

Meritxell Budó i Pla. La Garrigako alkatea

C bokaltza: FONS CATALÀ DE COOPERACIÓ AL DESENVOLUPAMENT

Maite Etxebarria. Abanto-Zierbenako alkatea

D bokaltza: EUSKAL FONDOA-LANKIDETZARAKO EUSKAL ERAKUNDEEN ELKARTEA

Joan Verger Rosiñol. Montuïriko alkatea

E bokaltza: FONS MALLORQUÍ DE SOLIDARITAT I COOPERACIÓ

Teresa Borrás Atienza. Sant Lluísko zinegotzia

F bokaltza: FONS MENORQUÍ DE COOPERACIÓ