Skip to main content
01

ZER DIRA LANKIDETZA- ETA ELKARTASUN-FONDOAK?

Lankidetza- eta elkartasun-fondoak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, udalak eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuk biltzen dituztenak honako helburu hauekin:

  • Planetako herrialde pobretuen garapenean laguntzea, fondo ekonomiko bat eratu eta kudeatuz, lankidetza deszentralizatua ahalbidetzeko, eta eragina izateko Hegoaldeko herrialdeen giza garapen jasangarrian.

  • Fondoari herrialde pobretuei laguntzeko proiektuetarako eta Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen artean aberastasunaren banaketan gaur egun dagoen desoreka eragiten duten kausez sentiberatzeko kanpainetarako emandako fondo ekonomikoak administratzea eta kudeatzea.

  • Erakunde ofizialek, entitateek eta elkarteek herritarren artean nazioarteko ordena ekonomiko berriaren aldeko iritzi-giroa sortzeko egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta babestea.

  • Herritarrak herrialde pobretuekiko lankidetza-proiektuetan eta demokrazia parte-hartzaileago baten eraikuntzan parte hartzera bultzatzea, kanpaina eta informazio egokien bidez.

  • Laguntza ematea benetan bideratzeko gutxienez barne-produktu gordinaren %0,7 herrialde pobretuentzako laguntza publikora, ehuneko hori baita Nazio Batuek onartu eta Espainiako Estatuak bere egindako akordioetan adierazitakoa.

  • Ahots etiko kolektiboa izatea giza eskubideen aurkako eraso larria izan daitekeen edozein egoera salatzeko, eta lege-proposamenak eta ebazpen-proposamenak aurkeztu ahal izateko elkartasunaren eta lankidetzaren alde ordezkaritza politikoaren edozein esparrutan.

02

ZER FONDO BILTZEN DITU LANKIDETZA ETA ELKARTASUN FONDOEN KONFEDERAZIOAK?

Fondo Andaluz de Municipios para la Solidaridad Internacional

Fondo Andaluz de Municipios para la Solidaridad Internacional (FAMSI) toki-gobernuz eta beste zenbait erakundez osatutako sare bat da, 2000. urtean sortua tokian tokiko giza garapenerako nazioarteko lankidetzarako bitarteko teknikoak, finantzarioak eta interesa koordinatzeko.

Andaluziaren eta munduko beste hainbat lekuren arteko esperientzia-trukea sustatzen du.

Eta garapenerako nazioarteko lankidetza-estrategia autonomikoak, nazionalak eta nazioartekoak egiten parte hartzen du.

Andaluziako tokian tokiko lankidetza deszentralizatuaren arloko eragileak Hegoaldeko eta Iparraldeko beste herrialde batzuetakoekin lotzen ditu, bai eta garapen sozioekonomikoaren aldeko garapen-prozesuetan murgilduta dauden beste komunitate batzuekin ere, eta nazioarteko lankidetzaren laguntza du.

Fondo Andaluz de Municipios para la Solidaridad Internacional xedea da mundua zuzenagoa izatearen alde egitea, toki-gobernuen lankidetzan eta Andaluziaren elkartasunean oinarrituta, koordinatzeko, parte hartzeko eta sarean antolatzeko prozesuen bidez.

FAMSIren lanaren oinarria da guztiz sinetsita egotea lan egin behar dela Agenda 2030ean garapen jasangarriaren alde bildutako hamazazpi helburuak lortzeko.

Andaluziako Fondoak, egun, honako kide hauek ditu: erkidegoko 82 udal; Cádiz, Kordoba, Granada, Huelva, Jaén eta Sevillako diputazio probintzialak; eta kide diren 68 entitate laguntzaile

HARREMANA
Avda. de la Constitución, 24, 1 Pasaje de los Seises
Sevilla 41004
Tel. 957 497183
www.andaluciasolidaria.org
famsi@andalucia.org

Fons Català de Cooperació al Desenvolupament

Fons Català de Cooperació al Desenvolupament erakundea 1986ko uztailean sortu zen irabazi-asmorik gabe, eta Kataluniako udalez eta erakunde munizipalistaz (diputazioak, eskualde-kontseiluak eta mankomunitateak) osatuta dago, beren aurrekontuaren zati bat herrialde behartsuenetako herriekiko elkartasun- eta garapen-lankidetzarako ekintzak finantzatzeko erabiltzen

baitute. Batera kudeatzen ditu kide diren erakundeek emandako baliabide ekonomikoak, eta proiektuak aztertzeko eta ebaluatzeko irizpideak bateratzea ahalbidetzen du horrek, bai eta aditu-talde tekniko bat izatea ere, finantzatzen diren proiektuen jarraipen koordinatua egiteko, eta udal horien ahaleginak ez sakabanatzeko, bikoiztasunik ez gertatzeko eta dauzkaten muga teknikoak eta ekonomikoak gainditzeko. Kataluniako udalen ahaleginak koordinatzeko tresna moduan jarduten du larrialdietan eta, bereziki, larrialdien ondoren eta berreraikuntzan.

Bai gure herrialdean, bai herrialde behartsuetan, giza garapenaren eta giza eskubideen aldeko gizarte zibil aktiboa eta konprometitua sortzea eta finkatzea sustatzen du, herritar onuradunen parte-hartze zuzena lehenesten duten proiektuak finantzatuz, eta gure herrialdeko elkarteek egindako sentiberatze- eta hezte-proiektuak babestuz.

Beste erakunde nazional, estatal eta nazioarteko batzuen aurrean, garapenerako lankidetzarekin eta elkartasunarekin konprometitutako Kataluniako udalen ahots bateratua izan nahi du, eta toki-administrazioek gaur egun Iparraldean lankidetza deszentralizatua eta Hegoaldean toki-garapena sustatzen betetzen duten eginkizun garrantzitsua errebindikatzen du.

Egun, 314 kide ditu: 287 kide udalak dira; 14, eskualde-kontseiluak; lau, diputazioak; bat, mankomunitatea; 13, azkenik, entitateak eta GKEak. Kide diren udalen kopurua Kataluniako udalen %30,3 baino ez izan arren, udal horietan Kataluniako biztanleen %85,5 bizi dira.

HARREMANA

Rambla S. Mònica 10 4 t 08002 Barcelona
Tel 93 41202602
www.fonscatala.org
fonscatala@fonscatala.org

Asociación de Entidades Locales Vascas Cooperantes – Euskal Fondoa

Euskal Fondoa, Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkartea, 1996an eratu zen Euskal Herrian lankidetza deszentralizatuari laguntzeko eta koordinaziorako tresna moduan, eta Hegoaldeko instituzio, gizarte-erakunde eta komunitateekin harreman solidarioak izatearen alde ari diren toki-esperientzia guztiak biltzen ditu.

Garapenaren aldeko euskal toki-lankidetzaren barruan, elkarteak lankidetzan eragile aktibo izateko eskatzen die kide guztiei, programen toki- eta herritar-autonomia eta -identifikazioari eusteari utzi gabe, eraginkortasun handiagoa lortzen saiatzeko ekintza bateratuen, truke-informazioaren eta laguntza teknikoaren bidez.

Garapenerako lankidetzan ekarpena egiteaz gain, Euskal Fondoak ahalegina egiten du bizikidetza baketsua eta gisako balioak sustatzeko, justizia, berdintasuna, tolerantzia eta bizitza sozial, kultural eta politikoan parte-hartze aktiboa izatea oinarri hartuta.

Euskal Fondoaren helburuak hauek dira:

  • Garapen-bidean dauden herrialdeekiko lankidetzan laguntzea, garapen ekonomikoa eta soziala lortzeko eta/edo sentiberatzeko proiektu eta programen sustapen, finantzaketa eta kudeaketaren bidez.
  • Toki-erakundeek lankidetza deszentralizatuan duten partaidetza sustatzea eta erakunde horien arteko koordinazioa bultzatzea.
  • Toki-erakundeei aholkuak ematea garapenerako lankidetzan eta nazioarteko harremanetan.
  • Garapen-bidean dauden herrialdeen garapen jasangarria sustatzen duten proiektuak eta programak babestea eta, hala egokituz gero, kudeatzea, berdintasuna, elkarrekiko lankidetza eta komunitateen kulturak eta nortasunak errespetatzea irizpidetzat hartuta.
  • Herritarrak garapen-bidean dauden herrialdeekiko lankidetza-proiektuetan parte hartzera bultzatzea, kanpaina eta informazio egokiak erabiliz.
  • Toki-erakundeek garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin, elkartasun-kolektiboekin eta garapenerako lankidetzari lotutako beste instituzio edo erakunde batzuekin dituzten harremanak eta lankidetza sustatzea.
  • Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanei eta garapenari lotutako gaiei buruz informazioa zabaltzen laguntzea, eta topaketak, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak eta kongresuak egin eta sustatzea.
  • Erakunde ofizialek, entitateek eta elkarteek nazioarteko ordena ekonomiko berriaren aldeko iritzi-giroa sortzeko egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta babestea.
  • Ahots etiko kolektiboa izatea, Hegoaldeko herrialdeetan giza eskubideen aurkako eraso larria den edozein egoera salatzeko Euskal Herritik, eta, ezarritako lege-bideak erabiliz, lege-proposamenak eta ebazpen-akordioak aurkeztu ahal izateko elkartasunaren eta lankidetzaren alde ordezkaritza politikoaren edozein esparrutan.

Kideak askotarikoak dira lurraldearen eta politikaren ikuspegitik, eta, guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko 113 toki- eta foru-erakunde biltzen ditu. Besteak beste, EAEko lurralde historikoetako hiru hiriburuak eta Gipuzkoako eta Arabako foru-aldundiak.

HARREMANA

Aieteko Jauregia. Aiete pasealekua, 65
20009 Donostia – San Sebastián
Tel. 943 428508
www.euskalfondoa.org
euskalfondoa@euskalfondoa.org

Fondo Extremeño Local de Cooperación al Desarrollo

Garapenerako Lankidetzarako Extremadurako Toki Fondoa (FELCODE) Extremadurako toki-korporazioen tresna bat da, garapenerako nazioarteko lankidetza autonomia-erkidegoko toki-esparrutik sustatzeko balio duena. 2002ko martxoan eratu zen.

Extremadurako toki-fondoak joera munizipalista argia dauka, ez bakarrik bere jatorri eta eraketagatik, bai eta lankide den garapen bideko herrialdeetan jardutean erabiltzen duen ikuspegi eta planteamenduagatik ere.

FELCODEren helburuak hauek dira:

  • Extremadurako toki-esparrutik herrialde pobretuen garapenean laguntzea, fondo ekonomiko bat eratuta.
  • Herrialde horietan garapen jasangarria sustatzen duten proiektuak eta programak babestea, hala egokituz gero, berdintasuna, elkarrekiko lankidetza eta komunitateen kulturak eta nortasunak errespetatzea irizpidetzat hartuta.
  • Extremaduran diharduten mota guztietako erakunde publikoen eta pribatuen ahaleginak sustatzea eta laguntzaz hornitzea, nazioartean ordena ekonomiko zuzenagoa, osasuntsuagoa eta solidarioagoa sustatzearen aldeko giroa sortzeko iritzi publikoan.
  • Herritarrak garapenerako lankidetza solidarioan parte hartzera bultzatzea.
  • Laguntza ematea benetan bideratzeko gutxienez barne-produktu gordinaren %0,7 azpigaratutako herrialdeetarako laguntza publikora, ehuneko hori erabaki baitzuen NBE erakundeak, eta izenpetu Espainiako Estatuak.
  • Toki-erakundeei aholkuak ematea garapenerako lankidetzan eta nazioarteko harremanetan.
  • Bereziki sustatzea Extremadurako toki-korporazioek, diputazioek eta gobernu autonomikoak garapenerako lankidetza solidarioan duten koordinazioa eta betetzen duten eginkizuna.
  • Elkartasuna sustatzea jarrera orokortu moduan Extremadurako gizarte-maila guztietan.
  • Arreta berezia jartzea giza eskubideen aldeko eragin instituzionalean.
  • Garapenerako lankidetzari eta Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanei lotutako gaiak jakinarazten eta zabaltzen laguntzea. Topaketak, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, kongresuak egitea eta sustatzea.
  • Fondoaren xedearen barruan dagoen eta unean uneko indarreko lege-araudiaren aurkakoa ez den beste edozein helburu.

Hauek dira FELCODEren lehentasunezko jarduera-ardatzak:

  • Toki-garapena: baliabide endogenoen ustiapen jasangarrian oinarritutako tokian tokiko garapen ekonomikoaren aldeko ekimenak sustatzea.
  • Deszentralizazioa: deszentralizazio politikoa eta administratiboa egiteko prozesuetan laguntzea. Eskumenak toki-administrazioei euskaldatzea.
  • Uda-asoziazionismoa: udal-asoziazionismoaren aldeko prozesuak bultzatzea, zerbitzuen kudeaketa mankomunatutik udalerriz gaindiko lurraldeen plangintza estrategikoraino egin ahal izateko.
  • Toki-administrazioa indartzea: tokian-tokian ematen diren zerbitzu publikoen kalitatea eta erabilgarritasuna hobetzeko.
  • Tokian tokiko politikariak eta koadro teknikoak gaitzea eta prestatzea.
  • Herritarren partaidetza: gizarte zibila babestea, eta prozesu parte-hartzaileak bezala gizartea ahalduntzekoak ere sustatzea.

Egun, Extremadurako Toki Fondoak 200 kide ditu; besteak beste, Badajoz eta Cáceresko diputazioak eta Sierra de San Pedro, Tajo-Salor eta Tentudíako mankomunitateak.

HARREMANA

C/ Godofredo Ortega Muñoz, 1, local 11
06011 Badajoz
Tel. 924 22 95 95 – Fax 924 22 95 96
www.felcode.org
administracion@felcode.org

Fondo Galego de Cooperación e Solidariedade

Fondo Galego de Cooperación e Solidariedade elkarte munizipalista bat da, Galizia osoko udalak eta diputazioak biltzen dituena. 1997an sortu zuten, eta giza eskubideen alde engaiatuta dauden ia ehun bat udalek osatzen dute, Coruña, Lugo eta Pontevedrako diputazioez gain.

Elkartearen funtsezko helburua da Galiziako toki-administrazioek libreki adierazitako nahiak bateratu eta elkartu ahal izateko lege-tresna bat izatea, garapenerako lankidetza-politika eraginkorra egin dezaten herrialde pobretuenekin, jasangarritasuna, genero-parekotasuna eta balio kulturalak errespetatzea irizpidetzat hartuta, eta galiziarren artean ezagutza eta sentiberatasun handiagoa susta dezaten mundu osoan dauden desparekotasunei dagokienez.

Fondo Galego elkartearen xedeak hauek dira:

  • Galiziako munizipalismoan oinarrituta, herrialde pobretuenen garapenean eta giza eskubideen sustapenean laguntzea.
  • Galiziaren lankidetza munizipalista bermatzea, efikazian, efizientzian eta profesionalizazioan oinarrituta, eta kontuan hartuta gure lurraldearen ezaugarriak, sektore eta esparru geografiko jakin batzuetan espezializatzeko aukera ematen digulako.
  • Galiziako toki-erakundeak lankidetza-politiketan parte-hartze handiagoa izatera bultzatzea.
  • Aholkua ematea Galiziako toki-administrazioari garapenerako lankidetza-arloan.
  • Galiziako iritzi publikoaren eta herritarren partaidetza sustatzea.
  • Galiziako toki-administrazioek garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin, elkartasun-kolektiboekin eta beste erakunde batzuekin dituzten harremanak eta lankidetza bultzatzea, esperientzien trukea sustatzeko.
  • Erakunde publikoak eta pribatuak sustatzea gutxienez aurrekontuaren %0,7 bidera dezaten garapenerako lankidetza-politiketara.
  • Ikerketa sustatzea garapenerako lankidetza-arloan.

Urteotan, Fondo Galego elkarteak 150 proiektu baino gehiago egin ditu ia 30 herrialde pobretutan; besteak beste, Cabo Verden, Nikaraguan, Kuban, Perun eta, azken garaiotan, Mozambiken. Gainera, laguntza humanitarioa eman du gerretan eta natura-hondamendietan, hala nola Haitiko lurrikaran eta beren herrialdeetatik ihesean joandakoen kasuan. Galizian, Fondo Galego elkarteak jarduera eta material ugari sustatzen ditu udaletan, herritarrak sentikor bihurtzeko gai hauekiko: nazioarteko elkartasuna, herrialde pobretuen errealitatea, pobreziaren eta desparekotasunen aurkako borroka, genero-berdintasuna, migratzaileak eta iheslariak eta abar.

HARREMANA

Rúa Luis Braille, 40,36003 Pontevedra
Telf: 698 14 45 36
www.fondogalego.gal
comunicacion@fondogalego.org

Fons Mallorquí de Solidaritat i Cooperació

Mallorcako Elkartasun eta Lankidetza Fondoa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. 1993an eratu zuten, Mallorcako lankidetza deszentralizatuari laguntzeko eta koordinazioa bideratzeko tresna moduan, eta Mallorcako erakunde autonomikoek nahiz tokian tokikoek (udalak, Kontseilua eta Gobernua) Hegoaldeko herrialdeekiko elkartasunera zuzentzen dituzten ahaleginak bildu nahi ditu.

Erakundearen zeregina da Hegoaldeko herrialdeetako pertsonen eta komunitateen bizi-baldintzak hobetzen laguntzea, fondo ekonomiko baten eraketaren eta kudeaketaren bidez.

Kide diren udalek eta administrazioek Mallorcako Fondoari ematen dizkioten baliabide ekonomikoak Hegoaldeko herrialdeetan lankidetzako eta larrialdietarako proiektuak eta Mallorcan egiten diren sentsibilizazio-ekimenak finantzatzeko erabiltzen dira.

Kideek funtsezko eginkizuna betetzen dute lankidetzan, jarduketak eraginkorragoak izatea lortzeko, baina garrantzitsua da, halaber, herritarrak sentiberatzea Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen arteko desparekotasunak eragiten dituzten arrazoiei eta desparekotasunen ondorioei dagokienez. Harreman mota berri bat bultzatu behar da herrialdeen artean, guztientzako justizian eta elkartasunean oinarrituta, eta, horretarako, erakundeak bere lekua indartzen du Mallorcako lankidetza munizipalistaren eta tokian tokikoaren erreferente moduan.

Mallorcako Fondoak honako balio hauek sustatzen ditu:

  • Kideen parte-hartzea eta adostasuna erabakiak hartzean.
  • Gardentasuna eta efizientzia kudeaketan eta komunikazioan.
  • Hitz egitea eta itunak egitea instituzio, erakunde eta elkarteekin.
  • Talde teknikoaren barne-kohesioa eta hitz egitea, eta ekarpenak eta proposamenak partekatzeko guneak.
  • Berrikuntza eta sormena, aurrea hartzeko inguruneko aldaketei, eta askotariko biztanle-sektore eta -esparruen errealitatera egokitzeko.
  • Gogoeta eta ikasteko gaitasuna, norberaren lana ebaluatuz, eta eguneroko lana hobetzeko bideak bilatuz beti.

Fons Mallorquí-ren bazkideen taldea da: Mallorcako 53 udal, Plaren d i Raiguer mankomunitateak, Consell De Mallorca, Balear uharteetako Gover, Balear uharteetako Univertsitatea eta Justicia i Pau.

HARREMANA

General Riera, 113
07010 Palma de Mallorca
Tel. 971 219820
www.fonsmallorqui.org
fons@fonsmallorqui.org

Fons Menorquí de Cooperació

Fons Menorquí de Cooperació erakundeak lankidetza-politikak proposatzen eta garatzen ditu Menorcan, proiektuak eta jarduerak sustatuz, finantzatuz eta gauzatuz.

Fons Menorquí-k laguntza ematen die Menorcako erakunde publiko eta pribatuei, toki-esparruan eragina duten erronka globalei aurre egin ahal izan diezaieten.

Fons Menorquí de Cooperació erakundea izateko arrazoia da aldaketa globalean laguntzea, biztanleria behartsuenek garapen jasangarria lor dezaten, eta beren eskubide guztiak erabil ditzaten.

Fons Menorquí erakundeak hiru lankidetza mota ditu, giza garapen jasangarriaren aldeko lankidetza-arloko bere esku-hartzeak hedatzeko:

  • Giza garapen jasangarrirako lankidetza.
  • Larrialdiak, laguntza humanitarioa eta aterpea.
  • Herritartasun globalerako hezkuntza.

Fons Menorquí-k, egun, 20 kide ditu, eta horien artean daude Menorcako zortzi udalak, Consell Insular de Menorca kontseilua, Govern de les Illes Balears gobernua eta garapenerako gobernuz kanpoko hamar erakunde.

HARREMANA

Carrer de la Pau, 21, baixos
07750 Ferreries
Tel. 971 37 35 09 – Fax. 971 37 36 12
www.fonsmenorqui.org
fons@fonsmenorqui.org

Fons Pitiús de Cooperació

Fons Pitiús de Cooperació erakundeak Eivissako eta Formenterako tokiko erakunde publikoen konpromisoa adierazten du, gure planetan arlo sozial, ekonomiko eta politikoan dauden desberdintasunak desagerrarazteko.

Tokiko gobernuei laguntzeko eragile bat da, eta herrien eta pertsonen ongizateari eta duintasunari laguntzen die, giza eskubideen, genero-berdintasunaren eta bakearen kulturaren defentsa erreferentzia gisa hartzen duen estrategia publiko gisa.

Sareko koordinazioa eta artikulazioa bultzatzen ditu, tokiko eremuan eragiten duten erronka globalei erantzuteko.

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza sustatzen du, herritar kritiko, arduratsu, konprometitu eta aktibo baten eraikuntzan aurrera egiteko formula gisa.

Bazkideek urtero egiten dituzten ekarpenak lankidetzako, ekintza humanitarioko eta gizartea eraldatzeko hezkuntza-kanpainetako eta -jardueretako programak eta proiektuak finantzatzeko erabiltzen dira.

Fons Pitius-ek Eivissako eta Formenterako erakunde publiko guztiak biltzen ditu: Eivissa uharteko 5 udal, Eivissako Consell-a, Formenterako Consell-a eta Balear Uharteetako Gobernua.

HARREMANA

Arxiduc Lluís Salvador, 19 baixos
07800 Eivissa
Tel. 971 39 02 98
www. fonspitius.org
info@fonspitius.org

Fons Valencià per la Solidaritat

Fons Valencià per la Solidaritat garapenerako lankidetzaren alde diharduten Valentziako Autonomia Erkidegoko udalen elkartea da.

Elkartea irabazi-asmorik gabekoa da, eta kideak Valentziako Autonomia Erkidegoko udalak eta udal-mankomunitateak dira, alderdi politiko guztietakoak.

Fons Valencià per la Solidaritat 1992an eratu zuten, herrialde pobretuen garapenean laguntzeko, bai eta Valentziako gizartea toki-esparrutik Hegoaldeko herrialdeen arazoez sentiberatzeko ere.

Elkarteak lankidetza- eta sentiberatze-proiektuak egin eta finantzatzen ditu kide diren udalek urtero egiten dituzten ekarpen ekonomikoekin, eta laguntza horiek fondo ekonomiko bat osatzen dute, onartutako proiektuak gauzatzeko erabiliko dena.

Fons Valencià-k helburu hauek ditu:

  • Valentziako toki-esparrutik herrialde pobretuen garapenean laguntzea, fondo ekonomiko bat eratu eta kudeatuta.
  • Elkarteari emandako dirua administratzea eta kudeatzea, lankidetza-proiektuak eta sentiberatzeko kanpainak eta jarduerak egiteko.
  • Valentziako Autonomia Erkidegoko instituzioek, erakundeek eta elkarteek ekintzen eta proiektuen bidez (erakusketak, hitzaldiak, hezkuntza-jarduerak, kanpainak eta abar) nazioartean ordena ekonomiko berria izatearen aldeko giroa sortzeko egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta babestea.
  • Herritarrak parte hartzera bultzatzea, herrialde pobretuen errealitateari, egoera horiek sortu dituzten arrazoiei, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanei eta herrialde horiekiko lankidetza-proiektuei buruz informazio-kanpainak eginez.
  • Gutxienez barne-produktu gordinaren %0,7 herrialde pobretuentzako laguntza publikora benetan bideratzeko lan egitea.
  • Valentziako erakundeak eta entitate publiko eta pribatuak garapenerako lankidetza-ekimenetan parte hartzera bultzatzea.

Fons Valencià elkartea 106 udalek eta bederatzi mankomunitatek osatzen dute.

HARREMANA

Poetes Setabenses 2
46800 Xàtiva
Tel. 96 227 24 60
fonsvalencia.org